Jakin-min
handia piztu du ebolaren lehen kutsatze kasuak Europan. Aspaldi ari
dira, baina, munduko osasunerako erakundeak gaixotasunaren kontrako
borrokan Afrikan, OME Osasunaren Mundu Erakundea tartean. Hauek dira
gaitzari buruz sortu ohi diren galdera nagusiak.
Zer da ebola?
Ebolaren birusa 1976an atzeman zuten, bi tokitan: Hego Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan, hain zuzen ere Ebola ibaiaren inguruko herrixka batean. Horrek eman zion izena gaitzari. OMEren arabera, gaixotasun larri bat da, eta %75 inguruko heriotza tasa dauka gaitzarekin kutsatzen direnen aldetik. Birusaren jatorria ez da jakinekoa, baina, hainbat frogaren arabera, saguzar frugiboroetan dago haren jatorria.
Nola kutsatzen da?
Gizakien arteko kasu gehienetan, beste gizaki bat izan da kutsatzearen jatorria. Kutsatzeko arriskua hasten da gaitza garatu duen pazientearengan lehen sintomak agertzen direnean. Kutsatzeko, ezinbestekoa da zuzeneko harremana izatea ebolak jota dagoenarekin, odol, likido, muki edo gorputz jarioen bidez: gorotzak, pixa, hazia edota listua. Kutsatzeko arriskua are eta handiagoa da gaixoa hil eta berehala. Hain zuzen ere, gaitza zabaltzeko orduan, Afrika mendebaleko egungo izurritean eragin handia izan dute hilak agurtzeko errituek. Animalien bidez ere igaro daiteke gizakietara ebolaren birusa: tximu, antilope eta saguzarren bidez, besteak beste.
Ba al dago arrisku talderik?
Ebolaren birusa kutsatzeko, harreman zuzena behar da. Horregatik, gaixotzeko arriskurik handiena gaixoarekin harreman zuzena dutenek daukate; alegia, osasun profesionalek eta senide eta gertukoek. Izan ere, gaixotasuna ez da airetik zabaltzen, eta horrek mugatzen du haren arriskua, beste birus batzuekin alderatuta behintzat. Oraingoz aztertzen ari dira ea giza talde batzuk "esate baterako, immunologikoki ahulduta dauden pertsonak" eta beste gaitz batzuk dituztenak bereziki ahulak diren ebolaren aurrean.
Zein dira sintomak?
Gaitzaren lehen sintomak bat-batean agertu ohi dira, eta hauek dira ohikoenak: sukarra, ahuldadea, giharretako mina, buruko eta eztarriko mina. Ondoren, botagura, beherakoa, negela, giltzurrunetako eta gibeleko disfuntzioak eta, zenbait kasutan, barruko eta kanpoko hemorragiak gertatzen dira. Gaitzaren inkubatzea bi eta 21 egun artekoa izan daiteke, baina denbora horretan ez da transmititzen.
Ebolaren probak
OMEk eta bestelako osasun erakundeek lehenbailehen medikuarenera joateko gomendatzen diete gaitzaren eragin eremuan izan diren eta sintomak dituzten pertsonei. Sintomak beste gaitz batzuen antzekoak direnez, ebola baden edo ez jakiteko proba batzuk egin behar izaten dira aurrena, beste gaitz batzuk baztertzeko: sukar tifoideak, sigelosia, kolera, malaria. Haiek baztertuta, bi odol analisi egin behar dira, eta laborategian aztertu behar dira gaitzaren birusa dagoen edo ez jakiteko.
Bidaia al daiteke ebolaren izurritea dagoen toki batera?
OMEren arabera, ez du arrisku berezirik negoziorako, turismorako edo denboraldi baterako ebolak jo dituen mendebaldeko Afrikako herrialdeetara bidaiatzeak. Izan ere, gogoratu dute gaitzaz kutsatzeko harreman zuzena behar dela animalia edo pertsona kutsatuekin. Hori oso arraroa da ohiko bidaiari baten kasuan. Edonola ere, kontaktu horiek saihestu behar dituztela ohartarazi du OMEk.
Sendatzen al da?
Ebolaren birusari aurre egiteko botikarik ez dago oraingoz, ezta prebentziorako txertorik ere. Kutsatzen diren pertsonen heriotza tasa oso handia bada ere, asko sendatu dira. Kutsatzearen prebentzioaz gain, gaitza garatu dutenen kasuan, deshidratazioari aurre egitea da ohiko tratamenduetako bat.

No hay comentarios:
Publicar un comentario